Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea Elorrion ere

Anboto 2014ko apirilaren 11

Apirilaren 29an egingo dute herriko taldearen jendaurreko aurkezpena. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenetan parte hartu nahi duten guztientzako dago taldea zabalik.

 

Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia eta Zelai Nikolas EHUko irakaslea gonbidatu dituzte, apirilaren 29ko Elorrioko Gure Esku Dago ekimenaren Arriola antzokiko aurkezpenera. Berbaldiaren ostean, elorriar talde batek osaturiko film laburra ere eskainiko dute.

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza-kateari begira, eta herri mailan autodeterminazio eskubidearen aldeko ekimenak bultzatzen lan egiteko borondatea agertu du taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!