Turismo bulegoa zabaldu dute Berriotxoa kalean

Anboto 2014ko api. 9a, 13:40

Gaur inauguratu dute. Astelehenean zabalduko da, eta udan egongo da martxan.

Elorriora datozen turistek erreferentzi gune berria edukiko dute astelehenetik aurrera: Turismo bulegoa. Berriotxoa kalean egokitu du udalak, eta udako sasoian egongo da zabalik, Errebonbillo Egunaren ostera arte. Gaur egin dute inaugurazioa, eta egun osoan herritarrek ikusteko aukera edukiko dute.

Ana Otadui alkateak (EAJ) azaldu du Durangaldeko Enplegu Planari eskerrak pertsona bat kontratatu dutela sei hilerako, eta gastu hori ez du udalak ordainduko. Errebonbilloen ostean, “ahal bada” proiektuagaz jarraitzea gura dutela esan du Otaduik. Izan ere, turismoak aberastasuna ekarri dezakeela uste dute.

Aste Santuan emango ditu lehen pausoak bulegoak. Turistek herriari buruzko informazioa, audiogidak eta bisita gidatuak izango dituzte aukeran. Gainera, herriko ekoizleen produktuak erosi ahalko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!