Ikasle alemaniarrak hartu dituzte Elorrioko Institutuan

Anboto 2014ko mar. 25a, 13:50

Peine hiriko 30 ikasle etorri dira Elorrio ezagutzera, elkartrukea eginez. Eguenera arte egongo dira hemen.

Elorriarrekin hartu-emanak indartzeaz gainera, Euskal Herria ezagutzeko aprobetxatuko dute bisitaldia. Ekain Berri kobazuloa, Zumaiako flyscha, Bilbo... Elorrioko Udalean ere harrera egin diete ikasleei.

Elorrioko Institutuak urtero egiten duen elkartrukea da hau. Aurten, data aldaketa bat egin dute ekimenean. Izan ere, elorriarrak Gabon aurretik joan ziren Alemaniara. Azaldu dute hobekuntza igarri dutela, hirian bizitasun handiagoa egoteagatik eta hizkuntza praktikatzeko aukera handitzeagatik. Pozik daude ekimenagaz: "Sinistuta gaude gure ikasleriari eskaini diezaiokegun bizi-esperientzi egokia dela eta datozen urteetan ere DBH 4. mailako ikasleei eskaintza hau luzatzen ahaleginduko gara".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!