Eskolarako eta ikastolarako sarrerak hobetzen

Anboto 2014ko martxoaren 13a

Herri eskolako eta Txintxirri ikastolako sarreren irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte datozen asteetan. Udalak prentsa oharra bidali du, obra bien inguruko informazioa emateko.

 

Lehenengo ikastetxearen kasuan, Eskola Bidea izeneko proiektua amaituko dela azaldu dute. Horren baitan, aparkalekutik irteteko bigarren bidea sortuko dute ibilgailuentzat, eta ate berri bat ere eraikiko dute.

Bigarrenari dagokionez, udalak hitzarmena sinatu du ikastolagaz. San Jose kaleko espaloia zabalduko dute, eta ikasle eta gurasoen segurtasuna bermatzeko beharrezko den zabalera emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!