Gaztetxearen 26. urtemuga ospatuko dute

Anboto 2014ko martxoaren 1a

26 urte bete dira Elorrioko hainbat gazte gaztetxean sartu zirenetik. Urtemuga hori bihar ospatuko dute, egun osorako prestatutako egitarau bategaz. “Egun berezia” izango dela esan dute gaztetxeko kideek.

 

Goizeko 10:00etan hasiko dituzte ekintzak. Eskalada txapelketako finalak egingo dituzte eskalada horman. Gero, gaztetxean harrera ekitaldia egongo da, baita luntxa eta animaziorako taldeak ere. 13:00etan triki-poteora irtengo dira tabernaz taberna, eta 14:30erako omenaldia antolatu dute.

Horren ostean, 15:00etan, bazkarian elkartuko dira pilotalekuan. Bazkalostean Jon Plazaolak bakarrizketa eskainiko du, eta 18:00etan argazkia aterako dute. Bertsioen gauagaz amaituko da eguna. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!