PPk ez zuen babestu, bere arabera mozioak ez dakarrelako ezer berririk. EAJ ere iritzi berekoa da, baina, adierazpen lez "baliagarria" delakoan, baiezkoa eman zion. Klausulak dagoeneko txertatzen direla azaldu zuten jeltzaleek. Bilduren ustez, badago klausulak lantzeko beharra, eta igerilekuen obrako kontratua ipini du adibide, prezioa soilik baloratu dela esanda.