Goieta kaleko etxebizitza bi salgai ipini ditu udalak enkante bidez

Anboto 2014ko ots. 27a, 14:00

Goieta kalean daude udalak salduko dituen etxebizitzak.
Etxe berriak dira udalak salduko dituenak; 81 metro karratuko azalera daukate

 

Elorrioko Udalak azaldu du Goieta kalean jabetzan dauzkan etxebizitza bi salgai ipini dituela. Etxe berriak dira, estreinatu bakoak, eta 81 metro karratuko azalera daukate. Hiru logela, bainugela bi, ezkaratza eta trastelekuagaz hornituta daude. Udalak esan du enkante bidez salduko dituela, eta martxoaren 30era bitartean egin ahal da apustu. Etxe baten hasierako prezioa 133.000 eurokoa da, eta bestearena 144.000 eurokoa. Bigarrenean handiagoa da trastelekua, eta horregatik dago aldea salneurrian. 

Dirua igerilekuetarako

Etxe bien salmentatik ateratako duen dirua Elizaldeko kanpoko igerilekuetan inbertituko du udalak; izan ere, horrela aurreikusi zuten iaz igerilekuen finantzazio plana onartzean. Etxe hauez gainera, udalaren soberakina eta banketxeetako maileguak erabiliko dituzte igerilekuen obra ordaintzeko. Lanak azaroan hasi ziren Elizalden.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!