Elorrion sinadura bilketa hasi dute presoen gaiagaz lotuta. Eskaera nagusi bi egingo dizkiote horrela udalari: sakabanaketaren kontrako jarrera aktiboa edukitzea, eta horrek iraun bitartean senideak diruz laguntzea. Azken hamalau urteetan jaso dituzte diru-laguntzak presoen senideek. Aurtengo aurrekontuen eztabaidan diru-laguntzak egongo diren edo ez eztabaida sortu zen.
Joan zen eguenean ekin zioten plazan sinadurak batzeari. Hurrengo hitzorduak hauek dira:
-Eguena (27): 19:00-20:30
-Barikua (28): 11:00-12:30 eta 18:30-20:00
-Zapatua (1): 12:00-13:30 eta 19:00-20:30
-Domeka (2): 12:00-13:30
-Martitzena (4): 11:00-12:30 eta 17:30-20:30