Otsailaren 22an izango da jardunaldia eta Maitena Monroyk gidatuko du. Elorrioko Iturri kultur etxean eskainiko dute ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.
Euren eskubideen kontzientzia hartzea eta emakumeen konfiantza eta segurtasuna handitzea lortu gura dute, "baita indarkeriaren eraginen inguruko hausnarketa eragitea ere". Erasoen aurrean defentsarako dituzten baliabideak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen duten emakumeek, eta arriskuak ekiditzen ikasi ere bai.
Egunerokoan emakumeek jasan ditzazketen eraso sexisten aurrean erantzuteko auto-estima eta autodefentsa fisiko zein psikologikorako teknika errazak ere ikasiko dituzte ikastaroan, antolatzaileek azaldutakoaren arabera.
Ikasleek esterilla eroan behar dute (jantzi erosoak ere bai). Informazio gehiagorako udaleko Berdintasun sailera deitu daiteke: 94 658 27 12.