Bizikidetza Eguna ospatu dute Txintxirri ikastolan

Anboto 2014ko urt. 29a, 11:00

Txintxirri ikastolan Bizikidetza Eguna ospatu zuten astelehenean. Ghandi hil zuteneko urtemuga urtarrilaren 28a da, eta egun horren harira antolatu ohi dute azken urteetan jardunaldi hori.

 

Ikastetxeko ikasle eta irakasleek, taldeka nahastuta, jolasak egin zituzten. Gainera, Egin irribarrea eta besarkatuko zaitut izan zen eguneko lema. Horregatik, besarkada ugari eman zituztela azaldu dute.

Txintxirrin bizikidetza lantzeko talde bat daukate. Egunerokoan sortzen diren arazoak bideratzen saiatzen dira eta prebentzio lana egiten dute talde horren bidez.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!