Presoen giza eskubideez berbaldia egingo dute Arriolan

Anboto 2014ko urt. 29a, 09:00

Presoen eskubideen aldeko mugimenduak deituta, berbaldia egongo da hurrengo barikuan, otsailaren 7an, Arriolan.Presoei ezarritako “salbuespen neurriak” azaldu gura dituzte: "Guztion artean gainditu ditzakegula adieraztea da helburua".

 

HItzaldia 19:30ean hasiko da. Mati Iturralde medikuak Jaiki Hadi elkartetik egiten duten  laguntza lana azalduko du. Andoni Lupiañezek anaia dauka kartzelan, Gorka, eta senide zein lagunek dispertsioa zelan bizi duten kontatuko du. Herriko presoen egoeraz berba egingo du Haritz Luzarrek.Laugarren hizlaria Julen Mendoza izango da, Oreretako alkatea (Bildu). 2013an, alderdi guztietako ordezkariek Eraikiz zinema eta antzerki zikloa antolatu zuten herri horretan, bakeaz hausnartzeko aukera eskaini guran. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!