Joan zen barikuan egin zuten, Elorrioko liburutegiak antolatu duen XIX irakurketa lehiaketako sari-banaketa ekitaldia. Aurten, bost eta hamazortzi urte arteko 119 umek hartu dute lehiaketan parte (iaz baino ia 40 ume gehiagok), eta guztira, 471 liburu irakurri dituzte. Arduradunek jakinarazi dutenez, umeek lehiaketarako aukeratu dituzten liburu gehienak (%80), euskarazkoak izan dira.
Diploma eta sariak jaso zituzten parte hartzaile guztiek joan zen barikuko ekitaldian, eta sari bereziak ere banatu zituzten: liburu-dendetan gastatzeko 18 bale eta Arriola antzokiko ikuskizunetarako 25 sarrera eman zizkieten lehiaketaren irabazleei.
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz antolatzen dute Elorrioko Udal Liburutegian lehiaketa hau: "Umeei egunero irakurtzeak ekarriko dizkien onurak erakusteko asmoz". Txiki-txikitatik liburutegia ezagutu eta eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzera ohitzen dira horrela, bestelde, umeak.