Elorrioko Argazki Taldeak urteroko erakusketa antolatu du, eta abenduaren 27ra arte egongo da ikusgai Iturri kultur etxean. Aurtengo gaia Ura da. Guztira 32 argazki daude erakusketan, guztiak herriko argazkilariek eginak.
Antolatzaileek esan dute gai zabal bat aukeratzen dutela denboraz, horrela, argazkilariek lanak egiteko aukera errazagoa izan dezaten: “Bakoitzaren sormena garatzeko aukera ematen saiatzen gara, eta orokorrean erakusketa sortzaile bat osatzen ere bai”. Arduradunek esan dute helburu hori bete egin dutela aurten. “Autoreen maila altua nabarmendu behar da, eta publikoaren partetik kritika ona egon da”, adierazi dute. Bihar, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. 23an, 26an eta 27an, 09:00etatik 14:00etara.