Hiru zauritu Elorrioko saihesbidean izandako istripu batean

Anboto 2013ko abe. 13a, 15:26

Gaur, 09:40an izan da istripua. Hiru zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Gaur, 09:40an izan da istripua. Hiru zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

 

Kamioi bat eta auto baten arteko istripua izan da eta, ondorioz, kamioia irauli egin da. N-636 errepidean gertatu da, Elorrioko saihesbidean. Kamioi gidaria barruan harrapatuta geratu da eta su-hiltzaileek atera dute ordubeteko ahaleginen ostean. Kamioi gidaria eta autoan zihoazen bi lagunak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!