Buzkantza Jaia ospatuko dute

Anboto 2013ko abe. 2a, 08:51

Abenduaren 6an eta 7an egingo dute jaia

Abenduaren 6an eta 7an egingo dute jaia.

 

Hurrengo asteburuan, abenduaren 6an eta 7an, Buzkantza Jaia egingo dute Elorrion. Udalak antolatu du, EME, Iturrizoro elkartea eta Eroskiren babesagaz. Herria ezaguna zen aspaldi odolosteak egiteagatik, baina azken urteetan ohitura galtzen joan dela esan dute antolatzaileek. Ohitura hori berreskuratzeko helburuagaz egingo dute jaia, baita produktu gastronomiko gisa indartzeko ere. Gainera, herriko produktuen salmenta eta turismoa bultzatu gura dituzte.

 

Abenduaren 6an buzkantza txapelketa egingo dute, eta, hurrengo egunean, odolosteagaz egindako pintxo txapelketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!