29 elorriar joango dira Tindufeko kanpalekuetara.
Hurrengo barikuan 29 elorriar Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara joango dira. Lajwad Elkarteak, udalak, institutuak eta Txitxirri ikastolak bultzatzen dute egitasmoa. Horregatik, bisitarien artean, hainbat ikasleak izango dira.
Amgala herrian sahararrei laguntzeko proiektuak dauzkate 2010etik. Hango beharrizanei erantzunez, esaterako, kirol zelai bat eta bizikleta zerbitzu bat sortu dituzte. Azkenekoa ortuak lantzeko laguntza ematea izan da, eta, aurten ere, hori egingo dute, auzolana egiteaz gainera.