Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ‘Parot doktrina’ baliogabetu zuenetik, Espainiako Auzitegi Nazionala doktrina hori aplikatu zaien presoen kasuak aztertzen dabil. Atzo 15 kasu aztertu (13 euskal preso, GRAPOko bat eta preso arrunt bat) eta, aho batez hartutako erabakiarekin, preso horiek libre uzteko agindua eman zuen. Tartean elorriar bi daude: Antxon Lopez Ruiz ‘Kubati’ eta Felix Zabarte Jainaga.
Parot doktrina aplikatu izan ez baliete Antxon Lopez 2006ko uztailetik kalean izango zen eta Felix Zabarte 2008ko apiriletik. Lopez Cadizko (Puerto de Santa Maria) Puerto I kartzelan zegoen preso eta Zabarte Cadizko Puerto III kartzelan. Hauek dira libre geratu direan gainerako Euskal presoak: Josu Diaz de Heredia, Juan Mari Gabilondo, Francisco Lujanbio, Inmaculada Noble, Pello Odriozola, Kepa Rezabal, Gonzalo Rodriguez, Mitxel Turrientes, Maritxu Uzkudun, Raul Ibañez eta Andoni Alza (baldintzapean aske zegoen azken hori). Beraz, 24 dira Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (Estrasburgokoa deritzona)’ Parot doktrina’-ren kontrako ebazpena eman ostean espetxetik atera diren presoak.