Herriko etxebizitzetan irisgarritasuna sustatzeko ordenantza prestatzen dabil udala. Hori azaldu dute prentsa ohar bidez. Gobernu taldeak (EAJ) zirriborro bat idatzi du, eta oraindik onartzeke dago. Herritar guztiak euren etxeetara oztoporik barik sartu ahal izatea da helburua, azaldu dutenez.
Horregatik, etxean obra egin gura dutenei bidea erraztu gura diete ordenantza horregaz. Igogailuak eta arrapalak ipini ahal izango dira, eta horretarako, arauak ezarri dituzte. Esate baterako, igogailuak instalatu gura dituzten etxe blokeetan, eskaileraren zabalera 80 zentimetrora murriztu ahal izango da. Ikastetxe, zaharren egoitza eta osasun etxeetan obra horiek egiteko arauak eta baldintzak ere proposatu dituzte zirriborroan.