Ludoteka Iturri kultur etxera lekuz aldatzeak eztabaida sortu du

Anboto 2013ko aza. 1a, 08:41

Gabonetan egingo dute aldaketa, dirua aurrezteko helburuagaz

Gabonetan egingo dute aldaketa, dirua aurrezteko helburuagaz.

 

Udalbatzarrean eztabaida piztu zen Ludotekaren harira. Ludoteka Iturri kultur etxera lekuz aldatzea ebatzi du gobernu taldeak, dirua aurrezteko helburuz. Fernando Azkarate zinegotziak azaldu zuen zerbitzua defizitarioa dela, eta aldaketagaz 25.000 euro aurreztuko dituztela. Antza denez, ume bakoitzeko 2.300 euro ordaintzen ditu udalak. Iturrira eroanda, alokairu gastua kenduko da. Azkaratek esan zuen teknikarien txostenak aldekoak direla. Gabonetan egingo dute aldaketa, eta ekainera arte proban egongo da.

 

Bilduk esan du aparejadoreak ez dakiela ezer intsonorizatzeaz, eta hori beharrezkoa dela. Gogoratu dute zaratengatik atera zutela ludoteka Iturritik, liburutegian kexak egon zirelako. Obra garestiago irtengo dela ohartarazi du. Koalizioaren ustez, “EAJk ludoteka hiltzen utzi gura du”. Gaineratu dute udalak ez duela ludotekaren promozio egokirik egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!