Udal tasak %2,2 igotzea onartu dute, EAJren botoekin

Anboto 2013ko urr. 29a, 11:47

Udalak 2014rako tasak onartu zituen joan zen asteko udalbatzarrean. Erabakiaren ondorioz, tasak %2,2 igoko dituzte. EAJk defendatu zuen bakarrik bere proposamena; Bilduk kontra egin zuen eta PP abstenitu zen

Udalak 2014rako tasak onartu zituen joan zen asteko udalbatzarrean. Erabakiaren ondorioz, tasak %2,2 igoko dituzte. EAJk defendatu zuen bakarrik bere proposamena; Bilduk kontra egin zuen eta PP abstenitu zen.

 

Idoia Buruagak (Bildu) adierazi zuen zergen politika progresiboa aplikatu gurako luketela, eta hori alderdiek batera datorren urterako garatzea proposatu dutela batzordean. Joseba Mujika alkateordeak (EAJ)  zehaztasun falta egotzi zien:  “Ahoa betetzen zaizue progresibitatearen izenean, baina ez duzue ezer zehazten”. Mujikak azaldu zuen bere ustez badagoela progresibitatea euren proposamenean, etxebizitzen balioaren arabera Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gutxiago edo gehiago ordainduko delako. Buruagak erantzun zion etxe bloke berean bizi direnek berdin ordaindu beharko dutela, eta errentak desberdinak direla etxerik etxe.

 

EAJk azaldu zuen hobariak egongo direla gutxien kutsatzen duten ibilgailuentzat eta ibilgailu historikoentzat. Bilduren ustez,  ibilgailu historikoa daukatenek ez dute hobari beharrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!