Anbulantzia zerbitzua, esperientzia pilotua zen

Anboto 2013ko urr. 29a, 10:21

Asteburuetarako Gurutze Gorriaren zerbitzua ipini zuten martxan irailean, jaiekin batera. Udalak, hasiera batean, ez zuen esan epe mugarik edukiko zuenik

Asteburuetarako Gurutze Gorriaren zerbitzua ipini zuten martxan irailean, jaiekin batera. Udalak, hasiera batean, ez zuen esan epe mugarik edukiko zuenik.

 

Asteburuetarako Gurutze Gorriaren zerbitzua ipini zuten martxan irailean, jaiekin batera. Udalak azaldu zuen Gurutze Gorria Aldapebeitian egongo zela, eta anbulantzia zerbitzua eskainiko zuela Elorrion eta inguruetan astebururo. Udalak, hasiera batean, ez zuen esan epe mugarik edukiko zuenik.

 

Orain, adierazi du esperientzia pilotua izan dela, eta amaitu dela. Durangoko San Fausto jaiak amaitzean itxi zuten zerbitzua. Antza denez, bide publikoan sortu ahal ziren arriskuei aurre egiteko helburuz zabaldu zuten. Udalak eta Gurutze Gorriak ekimenaren balorazio ona egin dute prentsa ohar bidez.

 

Urteetan Elorrioko herritarren artean egondako eskaera izan da anbulantziarena, eta badirudi beharrizanak jarraitu egingo duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!