PPko zinegotziak Bilduren kontra egin zuen atzoko udalbatzarrean. Herrira-ren kontrako operazioa salatzeko mozioan izan zen. Bilduk eta EAJk onartu zuten mozio hori.
Garciak adierazi zuen ez zuela babestuko Herrira-ren inguruko mozioa, ez duelako ulertzen nola egin ahal den "terroristen aldeko lana". Bere ustez, eskubide horiek erreklamatzea ez da politika, eta Bilduren kontra egin zuen: "Ezin da onartu ETA gaitzetsi ez duen udal talde bat egotea". Gainera, azaldu zuen Arrasatetik etorri zela Elorriora, eta autopistako ordainlekluan ETAk hildako baten alabak mezu bat eman ziola Bildurentzat: "Ez daukazue arimarik". Jarraian, ETAk hildako pertsonen zerrendaren zati bat irakurri zuen.
Bilduren izenean erantzun zion Jon Ander Gracia zinegotziak: "Argi geratu da zure mendeku gosea". Graciak Herrira-ren helburuak gogoratu zituen, "Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea". Mozioa EAJk eta Bilduk onartu zuten, eta Joseba Mujika alkateordeak (EAJ) irakurri zuen. Gasteizko legebiltzarrean adostutako berbera da, Durangon ere onartutakoa.