San Agustingo elizaren historia artistikoa ezagutzeko zita

Anboto 2013ko urr. 26a, 08:38

Elorrion aurten ere antolatu dira ekintzak Europako Ondare Jardunaldien harira. Edizio honetan, elizetako erretaulak eraberritzen egindako lana hartu dute gaitzat

Elorrion aurten ere antolatu dira ekintzak Europako Ondare Jardunaldien harira. Edizio honetan, elizetako erretaulak eraberritzen egindako lana hartu dute gaitzat.

 

Joan zen domekan egin zuten lehenengo bisita gidatua, Sortzez Garbiaren basilikara. Javier de Miguel zaharberritzaileak eman zituen azalpenak. Zapatu honetan izango da bigarren bisita, San Agustingo elizara.

 

“Artearen sekretuak”

Gaur, 17:00etan izango da bigarren ekimena. Maria Urrutikoetxeak eta Rocío Fernández Amezuak parte hartuko dute; eurak ibili ziren erretaula berrizten. “Zaharberritze lanetan aritu diren profesionalen bitartez, ezagutzera eman nahi ditugu bertako historia eta artearen sekretuak”, esan dute udal ordezkariek prentsa ohar bidez.

 

Antolatzaileek adierazi dute sarrera doan izango dela, baina kopuru mugatuagaz. Berbaldia gaztelaniaz eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!