Elorrion Emakume Eskola garatuko dute aurten ere. Bihar hasiko da, eta sei ikastaro eskainiko dituzte eskolaren harira.
Barikuan hasiko dena Pepa Bojók emango du, Trabajando nuestras emociones izenburupean. Bihar 17:30etik 20:30era bitartean egingo dute saioa, eta ikastaroak guztira 24 orduko iraupena edukiko du. Gainerako bost ikastaroak hauek izango dira: zaintzaileentzako ikastaroa, enplegurako motibazio tailerra, emakume identitatea lantzeko ikastaroa, tupper sex pedagogikoa eta bizikleta mantentzeko tailerra.
Horien inguruko datuak eta izena emateko arauak www.elorrio.net webgunean lortu ahal dira.