Orain arte ez diete Eroskiko zentralean sartzen utzi. Legeak dio grebalariek enpresan sartzeko eskubidea daukatela, euren lana beste inork betetzen ez duela ikusteko. Nahiz eta bulegoak beste leku batean eduki, Ikuskaritzak esan du Eroski badela Nanukeko beharginen lantoki.
Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die Nanukeko grebalariei. Eroskiko zentralean sartu ahal izango dira. Berez bulegoa beste leku batean daukate, baina enpreskao jardunaren gehiengoa Eroskirentzat egiten dute. Horregatik, Ikuskaritzak adierazi du Eroskin sartu ahal direla. Greba egiten dutenek euren lana hutsik dagoela ziurtatzeko eskubidea daukate, lantokian sartuz. Nanukeko grebalariek uste dute Eroskik beste langile batzuekin bete duela eurek utzitako hutsunea.
Orain arteko debekuengatik, Eroski zigortu ahal dute ekonomikoki, 6.250 eurorainoko kopuruagaz.