Topaketa berezia egingo dute bihar, ludotekan, Habixe elkarteak antolatuta. Haur arimaren zainketa landuko dute.
Umeen zaintzarako estilo berri bat proposatuko dute, esaterako, helduen partetik eurei ezartzen zaizkien mugak beste era batera ulertuta. Cristobal Gutierrez katalanak gidatuko du topaketa, eta zainketa horretan hasi gura dutenentzat izango da.
Gutierrez eskola libreak sortzen aitzindaria izan zen Katalunian, eta orain ume zein familien zainketaren arloan murgilduta dabil. 10:30etik 19:30era garatuko da saioa, eta 100 euro ordaindu beharko dira. Gai bera lantzeko asmoz, azaroan urte osoko ikastaro bat eskainiko dute.