Etxebizitzaren alokairurako laguntzak eskatzeko aukera

Anboto 2013ko urr. 15a, 10:07

Urriaren 31ra arte eskatu ahal dute alokairurako dirulaguntza Elorrioko gazteek. Udalak 9.000 euro dauzka gordeta ekimen hau bideratzeko

Urriaren 31ra arte eskatu ahal dute alokairurako dirulaguntza Elorrioko gazteek. Udalak 9.000 euro dauzka gordeta ekimen hau bideratzeko.

 

"Gazteei babesa ematea euren emantzipazio prozesuan". Hori da udalaren egitasmo honetarako helburua. 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako laguntzak dira, eta eskatzaileek alokairuaren erdia jasoko lukete. Baina, muga 250 eurotan ezarri dute.

 

Laguntzetatik kanpo geratuko dira 750 euro baino gehiagoko alokairuak, eta urtean 28.000 euroko diru-sarrerak dauzkaten gazteak ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!