'Spinning' ikasleek diote bazkide onurak galdu dituztela

Anboto 2013ko urr. 10a, 12:07

Kiroldegian spinning ikastaroetan parte hartzen dutenak haserre agertu dira prezio publiko berriekin. Orain arte, igerilekuko abonatua izanda, beherapenak jasotzen zituzten, baina horrek dagoeneko ez die balio.

Hemendik aurrera, kiroldegiko abonu integratua -igerilekua eta gimnasioa- ordaindu beharko dute abantailak edukitzeko. Beraz, 175 euro urtean abonu integratuagatik, eta beste 75 euro, hiru hilero, ikastaroengatik. Abonu integratua barik, hiru hileroko prezioa 130 eurokoa izango da. Igerilekua soilik erabiltzea, ostera, 108 euro kostako da urtean.

Horregatik, erabiltzaileek diote igerilekuko abonatu izanda zeuzkaten onurak galdu egin dituztela. Orain arte igerilekura eta spinning-era joan den herritar batek, zerbitzu bera erabiltzeko, urtean 170 euro gehiago ordaindu beharko dituela kritikatu dute. Udalean euren egoeraren berri emateko gutun bat idatzi dute, eta azaldu dutenez, sinadurak batzen hasi dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!