Errebonbilo Eguna ospatuko dute domekan

Anboto 2013ko urr. 5a, 08:36

Goizeko 05:00etan iragarriko dute egunaren hasiera lehenengo eskopeta tiroekin

Goizeko 05:00etan iragarriko dute egunaren hasiera lehenengo eskopeta tiroekin.

 

Elorrioko jai nagusienetako bat ospatuko da domeka honetan: Errebonbilo Eguna. Tradizioari jarraituta, sasoi batean hainbat herritan zeuden defentsa-talde antolatuen antzezpena da urriko lehenengo domekan Elorrion ospatu ohi dena. Antzezpena, gainera, jai girorako aitzakia bihurtzen da. Errebonbiloen tiroak, kalejirak eta dantzak izango dira protagonista aurtengo jaialdian ere.

 

Goizeko 05:00etan iragarriko dute egunaren hasiera lehenengo eskopeta tiroekin. Ohituraren arabera, Sortzez Garbiaren basilikara eta udaletxera begira jaurtitzen dituzte lehenengo tiroak. Gero, kalejira hasiko dute txistulari eta danbolin-joleen laguntzagaz.

 

Goizeko kalejiraren ostean, eguerdian txistu kontzertua eskainiko du Jaizale Durangaldeko txistularien elkarteak. Txistulariekin batera Durangoko Metalen Taldea eta Berrio-Otxoa orfeoia ere egongo dira.

 

Alardea, 17:00etan

Arratsaldean, Errebonbiloen alardea ospatuko da plazan, 17:00etatik aurrera. Dantzak ere ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!