Udalak euskara ikasteagatik diru-laguntzak emango dizkie herritarrei. 13.000 euroko partida onartu du laguntzak bideratzeko, azaldu dutenez. Urriaren 18ra arte eskatu ahalko dira laguntza horiek, udaletxean.
Eskatzaileek baldintza batzuk bete beharko dituzte: ikastaroa euskaltegi homologatuetan egitea, %80ko asistentzia betetzea, Elorrion erroldatuta egotea eta udalagaz zorrik ez edukitzea. Horrez gainera, eskaera egitean matrikularen kopia aurkeztu beharko da, baita euskaltegiaren ziurtagiria ere. Diru-laguntza ez da berdina izango eskatzaile guztientzat. Ikastaro motaren eta bakoitzaren asistentziaren arabera neurtuko dute eman beharreko kopurua.