Ate irekien jardunaldiak kiroldegian

Anboto 2013ko ira. 24a, 09:28

Kiroldegian eskainiko dituzten jarduerak ezagutzeko aukera ematen dabiltza. Atzo hasi ziren ate irekien jardunaldiak, eta gaur eta bihar ere joan ahalko da. Bestalde, biharko udalbatzarrean erabakiko dute zein prezio publiko ipini

Kiroldegian eskainiko dituzten jarduerak ezagutzeko aukera ematen dabiltza. Atzo hasi ziren ate irekien jardunaldiak, eta gaur eta bihar ere joan ahalko da. Bestalde, biharko udalbatzarrean erabakiko dute zein prezio publiko ipini.

 

Herritarrek doan probatu ahal izango dituzte kiroldegian aurten eskainiko diren jarduerak. Interesa daukatenek elorrio@bpxport.es helbidera idatzi ahal dute, edota www.bpxport.es webgunea bisitatu.

 

Bihar, eguaztena, udalbatzarra egingo dute 19:00etan, eta kiroldegirako zein prezio ezarri erabakiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!