Urriaren 1ean hasiko da Guraso Eskola Txintxirri ikastolan

Anboto 2013ko ira. 22a, 08:39

Txintxirri ikastolan Guraso Eskola garatuko dute, eta izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute

Txintxirri ikastolan Guraso Eskola garatuko dute, eta izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute.

 

Urriaren 1ean hasiko da, eta ikasturtean zazpi saio izango ditu. Nerea Mendizabalek emango ditu saioak; psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea da Mendizabal. Irailaren 24ra arte eman ahal da izena ikastolan bertan, edo ikastolara deituta.

 

Hurrengo saioak data hauetan izango dira: azaroaren 5ean, urtarrilaren 7an, otsailaren 4an, martxoaren 4an, maiatzaren 6an eta ekainaren 3an. 17:30etik 19:30era izango dira eskolak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!