Elorrioko Biran batuko dira herritarrak domekan

Anboto 2013ko ira. 21a, 08:30

Elorrioko auzoak eta mendiak zeharkatuta, txango bat egitea da asmoa

Elorrioko auzoak eta mendiak zeharkatuta, txango bat egitea da asmoa.

 

Hemezortzigarrenez ospatuko dute Elorrioko Bira, domeka honetan. Erdella Mendizale Taldeak antolatzen du ibilbidea, jai giroan garatzeko, lehiari lekua egin barik. Antolatzaileek eurek diote ibiltzeko ekimena dela, ez dela lasterketa. Elorrioko auzoak eta mendiak zeharkatuta, txango bat egitea da asmoa.

 

Goizeko 07:30ean irtengo du mendizale taldeak plazatik. Besteak beste, Memaia, Udalaitz, Intxorta, Erdella, San Lorentzo, eta Berriozabaletatik pasatuko da, berriro ere, plazan amaitzeko. Antolatzaileek diotenez, partaidearen arabera gutxienez bost ordu eta erdi iraungo du, eta gehienez zortzi. Guztira 31 kilometroko ibilbidea da.

 

Bira txikia

Ahalik eta jende gehien animatzeko helburuz, Bira txikia ere eratu dute. 09:00etan hasiko da plazan, eta Nebera, Memaia, Besaideko bidea eta Kanpazarretik igaroko da.

 

Izena emateko hainbat aukera daude. Aurretik apuntatzeko, erdellamt@erdellamt.com helbidera idatzi ahal da, edota 94 658 21 79 telefonora deitu. Egunean bertan, ibilbide luzerako 06:30ean zabalduko dute inskripzioa, eta txikirako 08:00etan. Bidean jatekoa eskainiko dute, eta amaieran dutxa ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!