Besaiden, mendi istripuetan hildako mendizaleak gogoratuko dituzte

Anboto 2013ko ira. 14a, 08:20

Aramaioko Orixol mendi klubak Oroitzapen Eguna antolatuko du domekan

Aramaioko Orixol mendi klubak Oroitzapen Eguna antolatuko du domekan.

 

Mendi istripuetan hil diren mendizaleak gogoratzeko eguna izango da, eta 1995az geroztik antolatzen dute. 11:00etan meza egongo da. 11:30ean, besteak beste, bertso eta dantza saioak ikusi ahalko dira. Inguru hartan txosna bat ipiniko dute jan- edanagaz, eta txistulari eta txalapartariek giroa alaituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!