Koadrilak jai giroa sortzen eta gozatzen

Anboto 2013ko ira. 2a, 13:06

Ferixa Nausikoen lehen asteburu ostean, herri giro berezia sortuko da gaur Koadrilen Egunean. Aldatzekuan bazkaltzen hasita, egun osoko parranda izango dute. Aurten, Koadrilen eguna eta Sukalki Eguna prestatzeko koadrilen batzarrak egiten hasi dira

Ferixa Nausikoen lehen asteburu ostean, herri giro berezia sortuko da gaur Koadrilen Egunean. Aldatzekuan bazkaltzen hasita, egun osoko parranda izango dute. Aurten, Koadrilen eguna eta Sukalki Eguna prestatzeko koadrilen batzarrak egiten hasi dira

 

Ohiturazko paella eta txapelketarako tortila egiten hasi dute astelehena Elorrioko hainbat koadrilek. Goizean goizetik hasi dira Aldatzekuan lekua hartzen, askok koadrilako kamiseta soinean dutela. Bazkalostean Rockalean taldeagaz musika edukiko dute eta 18:00etarako kalejiran bajatuko dira plazara, koadrilen jokoetan parte hartzera. Gauean suzko zezena eta disko festa izango dituzte DJ Adibarekin.

 

Koadrilen batzarrak

 

Lagunartean bazkaltzeko, egun bitan betetzen dute Aldatsekua- ko landa Elorrioko koadrilek. Egun horietan sortzen da herri-giro onena: asteleheneko Koa- drilen Egunean eta Sukalki Egonean, jaien bigarren zapatuan. Aurten egun horiek prestatu eta koordinatzeko, koadrilen batzarrak egiten hasi dira. 

 

Uda aurretxoan hasi ziren koadrilak batzartzen, eta Jai Batzordeak egitaraua jada lotuta zeukanez, ezin izan dira ekimen berriak sortu, baina datorren urteetarako koadrilen batzordea indartzea da asmoa.

 

Oraingoz, aurtengo jaietan koadrilen jokoen dinamika moldatzea erabaki dute. Azken bi urteetan hogei koadrila baino gehiagok parte hartu dute asteleheneko jokoetan, eta horregatik, joko dinamikoagoak pentsatu dituzte. Parte hartzeko, Aldatsekuan eman beharko dute izena koadrilek, bazkarian bertan. Koadrila bakoitzetik pertsona batek lagunduko du jokoen antolaketan eta koordinazioan.

 

Jatorduagaz hasi eta parrandagaz amaitzeko egunak dira Koadrila eta Sukalki egunak. Astelehenean, bigarren urtez, tortilla txapelketa edukiko dute, paella tradizionalaz gain. Zapatuan, Sukalki Egunean, mozorrotuta eta karrozekin batuko dira Aldatsekuan. Sukalki txapelketa Iturrizoro elkarteak antolatzen du urtero, eta bertako kideek azaldu dutenez, iaz, 110 taldek aurkeztu zuten gisatua, eta 1.500 lagun baino gehiago batu ziren bazkaritarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!