Greba hasiko dute gaur Nanuk enpresan

Anboto 2013ko ira. 2a, 10:33

Transportes Nanuk enpresako beharginek greba hasiko dute gaur gauean, 00:00etan. Lan-hitzarmena adostea, egutegia errespetatzea eta zor dieten dirua bueltatzea eskatzen dute. Gainera, barikuan langile bat kaleratu zuten, eta honen berronarpena ere exijitzen dute

Transportes Nanuk enpresako beharginek greba hasiko dute gaur gauean, 00:00etan. Lan-hitzarmena adostea, egutegia errespetatzea eta zor dieten dirua bueltatzea eskatzen dute. Gainera, barikuan langile bat kaleratu zuten, eta honen berronarpena ere exijitzen dute.

 

Grebarako erabakia hartu dute Nanuken. Lan hitzarmena adostu gura dute enpresagaz, eta uztailean zein abuztuan proposamen bana aurkeztu dizkie zuzendaritzari. Baina, ez dute erantzunik jaso. Horregatik, protestarako bidea hartu dute. Ez da hori arrazoi bakarra grebarako. Izan ere, enpresak soldata jaitsiera aplikatu die, %4koa. LABek azaldu du beharginek neurri hori epaitegietan salatu zutela, eta eurei eman zietela arrazoia. Enpresak, ostera, aplikatu egin du, eta uztailean berriro ere epaiketa eduki dute. "Enpresaren abokatuak, sartu eta berehala, kaleratzeak egongo zirela esan zuen", adierazi du LABek. Eta, joan zen barikuan etorri zen lehenengoa. Hor dago beste motibo bat protestarako. "Garbi dugu beldurra sortzeko egin dutela", esan du sindikatuak kaleratzeaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!