50. urtemuga ospatuko dute bihar Lagun-Toki elkartean

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:26
Elorrion sortu zen lehenengo elkarte gastronomikoak 50 urte beteko ditu bihar.

Elorrion sortu zen lehenengo elkarte gastronomikoak 50 urte beteko ditu bihar.

 

Lagun-Toki, horrela ipini zioten izena hasieran batu ziren 28 bazkideek. 1963ko martxoan hasi ziren elkartea sortzeko asmoekin, eta herriko jaietarako zabaldu behar zutela pentsatu zuten. Gerora, bazkide gehiago gehitu ziren, 100era heldu arte. 1987an sartu ziren asko, emakumeak ere bai tartean. Gaur egun elkarteko bazkide den Pedro Azkarragaurizarrek azaldu du omenaldia egingo dietela bihar hasierako bultzatzaile haiei, efemeridea aprobetxatuta. Sasoi hartako hamar bat bazkide egongo ei dira omenaldian.  11:00etatik 14:00etara bitartean argazki erakusketa ipiniko dute herritar guztientzat ikusgai.


Kultur mugimenduan ere parte har tu izan du Lagun-Tokik. Esaterako, eurek hasi ziren Santa Ageda abestera irteten. Ospitalean laguntzeko batzen zuten dirua. Gaur egun, Iturrizoron parte hartzen dute, Elorrioko elkarte gastronomikoen bilgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!