100 produktorek parte hartuko dute domekan Elorrioko Ferixa Nausian

Anboto 2013ko abu. 29a, 17:15
Iraileko lehenengo domekagaz batera badator urteroko feria. Herriko jaiei izena ematen dion ekimena egitarauko garrantzitsuenetakoa da, Fernando Azkarate zinegotziak azaldu duenez. Arrakasta eduki ohi du urtero, eta aurten ere horrela izatea espero dute. Abeltzain, nekazari eta artisauak batuta, 100 produktorek parte hartuko dute azokan.

60 abeltzainek ekarriko dituzte ferialekura euren animaliak. Behiak, ahuntzak, behorrak... Aurten poneyak eta txakurkumeak ere egongo dira salgai, Azkaratek aipatu duenez. Abeltzain gehienak Elorrio eta inguruko herrietakoak izango direla adierazi du zinegotziak.

Nekazariak eta artisauak kontuan hartuta, 40 mahai ipiniko dituzte. Eskaintza zabala egongo da aukeran: ogia, txakolina, gazta, produktu ekologikoak, larruz edota beiraz egindako elementuak...

Egun berezia

Goizeko 09:00ak aldera zabalduko dute feria, eta 14:00ak arte bertan egongo dira produktoreak. Azkaratek esan du zita garrantzitsua izan ohi dela, eta herritarrentzako ere egun berezia dela, “ondo pasatzeko egun aproposa”. Herritarrez gainera, Bizkaitik eta Gipuzkoatik jende asko etortzen dela eta jendetza batzen dela gogorarazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!