Ferixa Nausikoak hasiko dira gaur, Gazte Egunagaz

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:00
Bazkaritarako elkartuko dira erabilera anitzeko karpan, eta iluntzean txosnagunea zabalduko dute txupinazoagaz. Jaiei hasiera ofiziala bihar emango diete, txirrindulari elkartearen pregoiarekin

Bazkaritarako elkartuko dira erabilera anitzeko karpan, eta iluntzean txosnagunea zabalduko dute txupinazoagaz. Jaiei hasiera ofiziala bihar emango diete, txirrindulari elkartearen pregoiarekin.

 

\"\"

Elorrioko Ferixa Nausikoak goiz datoz aurten, inoiz etorri daitezken baino goizago. Iraileko lehen domekako azokara bidean, jai-giroa gaur hasiko da igartzen Elorrioko kaleetan. Ernaik Gazte Eguna antolatu du gaurko. Goizean umeentzako tailerrak egingo dituzte plazan, eta eguerdi aurrean txaranga eta bertso-poteoagaz hasiko dira, 14:30ak aldera erabilera anitzeko karparantz jo aurretik. Bertan izango dute bazkaria, eta bazkalostean bertso saioa, Alaia Martin, Xabier Silveira eta Aitor Bizkarra bertsolariekin.

 

Jaien hasiera ofizialaren bezperan, txosnagunea inauguratu eta bertan txupinazoa botako dute gazteek, 20:00etan. Gaur gauean izango dira bertan Ferixa Nausikoetako lehen kontzertuak: Riot Propaganda taldea izango da eszenatokian. Parranda giroan, goizaldeko 03:30etarako kulero eta gantzontzilo lasterketa antolatu dute aurten lehenengo aldiz.

 

Txupinazoa, Joseba Gorostizaren eskutik

Bihar ere egun betea izango da Ferixa Nausikoetan. 20:00etan udaletxeko balkoitik emango diete hasiera ofiziala jaiei, Txirrindularitza elkartean hainbat urte beharrean dabilen Joseba Gorostizaren pregoiagaz.

 

Urtero legez abere eta nekazal produktuen azoka eta danborrada ere aurreikusten ditu egitarauak. Musika eta dantza ikuskizunak ere ez dira faltako.

 

Egitarau osoa hemen:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!