Uda Gaztetxeroa martxan dago

Anboto 2013ko uzt. 19a, 11:45
Elorrioko gaztetxeak aurtengo udarako ere antolatu du Uda Gaztetxeroa. Kanpaina honen barruan hainbat ekintza egingo dituzte. Asteburu honetan bertan kale futbito txapelketa izango dute. Gaur hasita, domekan izango da finala. Txapelketa horregaz ekingo diote egitarau osoari

Elorrioko gaztetxeak aurtengo udarako ere antolatu du Uda Gaztetxeroa. Kanpaina honen barruan hainbat ekintza egingo dituzte. Asteburu honetan bertan kale futbito txapelketa izango dute. Gaur hasita, domekan izango da finala. Txapelketa horregaz ekingo diote egitarau osoari.

 

Denerikoak izango dira datozen asteetarako prestatutako ekintzak. Astelehen eta martitzenean trapezio ikastaroa egingo dute, esaterako. Eguaztenerako Landara irteera eratu dute, eta hurrengo asteburuan mendi bizikleta praktikatzeko Iparraldera joango dira. Abuztuan abenturagaz lotutako eskaintza da nagusi: Pirinioetara irteera, eskalada... Puentingagaz amaituko da egitaraua, abuztuaren 21ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!