Euskal Herriko 80 herri bisitatzen ari den \'Herritarron epaia\' ekimena Elorriora heldu zen atzo. 197/2006 doktrina aplikatu dieten Felix Zabarte eta Anton Lopezek "kalean beharko luketela" gogoratu zuten.
\'Herritarron epaia\' ekimena Elorriora heldu zen atzo. Felix Zabarteren (28 urte daroaz kartzelan eta 2008tik kalean behar luke) eta Anton Lopezen (26 urte kartzelan eta 197/2006 doktrina aplikatu diote) egoera salatu ondoren, Anton Lopezek idatzitako gutuna irakurri zuten. Zabarteren koadrilakoek ere gutun bat irakurri zuten.
Lopezek, bere gutunaren bidez, "errespetua" eskatu zuen irekitzen ari den aldi berrirako. Era berean, "espetxe politika berria ahalbidetuko lukeen mekanismo egokiak aktibatzeko" deia egin zien horretarako "ahalmen politikoa edo juridikoa dutenei". Dispertsioaren amaiera, gaixo dauen presoen kaleratzea eta 197/2006 doktrinaren amaiera eskatu zuen. Era berean, Aieteko protokoloaren harira, presoak gaur egungo eszenatoki politiko berriari "erantzukizunez lotua" sentitzen direla azaldu zuen: "Gure tokitik kultura politiko berri bat finkatzen lagundu gura dugu. Bide horretan, urratsak ematea garrantzitsua da. Guk ez dugu ekidingo ezelango erantzukizunik, baina aldi berean ez dugu gure gain hartuko egokitzen ez zaigunik. Alde bakoitzak bere erantzukizunak bere gain hartu ditzala. Ezin dakioke errua alde bati bakarrik eman. Ez da egia eta gainera etorkizuneko elkarbizitzarako ez da bideragarria. Etorkizuna dago jokoan"..
Ondoren eskainitako prentsaurrekoan gogoratu zuten Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegi gorena 197/2006 doktrinaren kontra agertu zela. Ondoren, Espainiako estatuak helegitea ipini zuen eta orain erantzunaren zain daude, "baina ez gaude prest itxaroteko eta doktrina bertan behera uztea exigitzen dugu".Bizi osoko espetxe zigorraren aurka agertu, larri dauden presoak aske uztea eskatu eta sakabanaketa salatu zuten.
Azkenik, \'Herritarron Epaia\' ekimenaren barruan herriz herri eramaten duten koaderno erraldoian sinatzeko eta mezu bat idazteko aukera izan zuten atzo plazan batu ziren 180 bat lagunek.
Prentsaurrekoa eskaini zuten:
Zabarteren lagunek euren iritzia plazaratu zuten:
\'Herritarron Epaia\' ekimenaren barruan herritarrek euren sinadura gehitu edo iritzia idatzi zuten: