Tola jauregian aurkeztu dute \'Elorrioko Udak\' izeneko programazioa. Musikaire, ibilbide turistikoak, Argiñeta, Berrio Otxoa, azokak... Ana Otadui alkateak, Aitor Iriartek eta Segun Lazkanok eman dituzte azalpenak.
"Eskaintza zabala, anitza eta interesgarria". Berba horiek erabili ditu Ana Otadui alkateak aurtengo udan Elorrion egongo den programazio kulturala deskribatzeko. Tola jauregia izan da aurkezpen-gune, eta aurten leku horrek edukiko du protagonismo berezi bat. Izan ere, bisita gidatuetan bertako jardina zabalduko dute interesdunentzat. Horretaz gainera, urtero legez, Musikaireko kontzertu batzuk ere bertan ospatuko dira. Herria ezagutzeko ildoan, Argiñeta ere bada interesgune. Indusketak martxan egonda, lurra altxatuta dagoela, eremu arkeologikoa ikusi eta haretaz jakiteko aukera emango dute.
Musikaireri dagokionez, Aitor Iriarte programatzaileak esan du eskaintza eklektikoa –estilo ugarikoa- izango dela: euskalmusika, pop katalana, pop indiea...
Segun Lazkano argazkilariak erakusketa berezia ipini du Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrenagaz batera. Adierazi du, ez dela erakusketa soil bat, ikusleentzako esperientzia bat izatea gura dutela.
Interneten eskuragarri dago egitarau osoa: Elorrioko Udak