Eroski eta Fagor enpresek batzar orokorra egingo dute bihar, 10:00etan, Elorrioko Arriolan. Enpresa bien diru ekarpenekin kaltetuak izan direnek protesta egingo dute parean, iragarri dutenez.
MCCk aportazioak bankuen bidez saldu zizkien, baina ez zekiten diru hori enpresak likidatu arte atera ezingo zutenik. Elkartean batu dira kaltetuak, eta dirua berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza. Durangaldean ehun kaltetu baino gehiago daudela uste dute. Jende asko etorriko ei da protestara, Lourdes Okaranza kaltetuak azaldu duenez: “Gu, kaltetuok, bertan egongo gara euren aurrean, gure protesta eta ezinegona ikusi ditzaten”.