28 urteko kartzelaldia beteko du Felix Zabartek

Anboto 2013ko eka. 30a, 08:20

Zabarte atxilotu zutenetik 28 urte beteko dira martitzenean; protesta deitu du Herrirak

Zabarte atxilotu zutenetik 28 urte beteko dira martitzenean; protesta deitu du Herrirak.

 

Martitzenean, 28 urte beteko dira Felix Zabarte elorriarra atxilotu zutenetik, ETAko kide izatea egotzita. Geroztik preso egon da, eta Herrira mugimenduak adierazi du, legediaren arabera 2008tik libre egon beharko lukeela. 197/2006 doktrina, Parot doktrina legez ezagutzen dena ezarri, eta zigorra luzatu zioten. Anton Lopez elorriarrak ere neurri bera jaso du.

 

Zabarteren atxiloketaren efemeridea kontuan hartuta, protesta ekimena deitu du Herrirak martitzenerako; 19:30ean izango da, plazan. Doktrina etetea Estrasburgoko epaitegia doktrinaren kontra agertu zen, baina Espainiaren errekurtsoaren ostean berriro aztertuko dute. Herrirak esan du doktrina etetea beharrezkoa dela Euskal Herrian bizi den sasoi berriari lotuta, baita sakabanaketa amaitzea eta gaixorik dauden presoak etxeratzea ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!