Arriola aretoan izan da gaur Eroskiko bazkideen batzar nagusia. Bertara Eroski-Fagor Ekarpenen Kaltetuak elkarteko hainbat pertsona batu dira protestan. Elorriotik manifestazioa ere egin dute, supermerkatuan geldialdia eginda.
Batzar hasieran lehenengo, eta Elorrioko kaleetatik gero, ekarpenen auzian kaltetutakoek protesta egin dute, txistu eta oihuekin. Elkartearen arabera, aportazioen auzian 40.000 kaltetu inguru daude. MCCk aportazioak bankuen bidez saldu zizkien, baina ez zekiten diru hori enpresak likidatu arte atera ezingo zutenik. Kaltetu gehienak adinekoak direla nabarmendu dute.