Maialen Arregiren lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak

Anboto 2013ko eka. 24a, 13:23
Maialen Arregi Ganboa, 27 urteko elorriarra izan da aurtengo jaiak iragarriko dituen kartelaren irabazlea. herritarren 69 botu eta epaimahaiaren adostasuna lortu ditu. Anboto Komunikabideek emandako 500 euroko saria lortu du

\"\"Maialen Arregi Ganboa, 27 urteko elorriarra izan da aurtengo jaiak iragarriko dituen kartelaren irabazlea. herritarren 69 botu eta epaimahaiaren adostasuna lortu ditu. Anboto Komunikabideek emandako 500 euroko saria lortu du

 

Jaiak kolorez margotu, horrelaxe izendatu du Arregik bere proposamena eta kartelaren diseinu lana eta tipografia baloratu ditu , besteak beste, epaimahaiak. Udal ordezkariek, jai batzordeko kideek, grafismo munduko adituek eta saria emango duen Anboto komunikabideetako arduradunak osatu dute epaimahai hori.

 

Lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman gura izan dizkide Elorrioko Udalak, eta "erakutsitako kalitate eta interesarengaitik" zoriondu dituzte. Herritarrek botoa emateko izan duten "seriotasun eta gogoa" ere aipatu dituzte udal arduradunek. Iaz baino 120 boto gehiago jaso dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!