Kanpoko igerilekuen inguruko iritzia batuko dute gaur eta bihar

Anboto 2013ko eka. 20a, 08:40

Kanpoko igerilekuen inguruko proposamenak batu gura ditu udalak. Informazio mahaiak jarriko dituzte gaur eta barikuan

Kanpoko igerilekuen inguruko proposamenak batu gura ditu udalak. Informazio mahaiak jarriko dituzte gaur, eguena, eta barikuan.

 

Elorrioko Udalak kanpoko igerilekuak egitea aurreikusi du, eta horretarako herritarren iritzia jaso gura du. Prozesu parte-hartzailea egingo dute, eta gaur (eguena) eta bihar (barikua) informazio mahaiak ipiniko dituzte plazan. Gaur, 10:00etatik 19:00etara bitartean, eta barikuan, 10:00etatik 15:00etara. "Berezitasun hauetako partehartze prozesua egiten den lehen aldia da, eta ondorioa erabakiorra izango da proiektua bultzatzeko edo bertan behera uzteko", esan dute oharrean. Proiektuaren aurrekontua 1.596.089 eurokoa izango litzateke.

 

Prentsa ohar bidez udaleko ordezkariek esan dute udalerri aktiboa izateko lanean dabiltzala, eta proiektu hau aisialdi eskaintzan kokatu dute: "Aire librean aurreikusi diren igerilekuak erantzun ezin hobea dira elorriarrentzat herritik atera barik aisiaz gozatzeko". Gainera, gazteekin ere tailer bat egingo dute hilaren 28an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!