Kiroldegiko zerbitzuan kalitatea hobetu gura dute.
Elorrioko Udalak kiroldegia berriztuko du datozen hilabeteetan, eta 166.000 euro inguru erabiliko ditu horretarako. Aurten, enpresa kudeatzailea aldatu dute: BPXSport enpresa. Gobernu taldeak prentsa ohar bidez esan du aldaketa horregaz 50.000 euro aurreztuko dituztela, eta diru hori hobekuntzak egiteko erabiliko dutela.
Ana Otadui alkateak esan du zerbitzuaren kalitatea hobetu gura dutela. Hainbat obra egingo dituzte: harrera-gunea birmoldatu, sarrera sistema berriak ipini, areto berri bat sortu sarreran, gimnasioa birmoldatu, gimnasioan tresna berriak egokitu eta igerilekuko klimatizazio sistema konpondu.