Bildumak eta antzinako gauzak erakutsiko dituzte.
Elorrioko Kultura Azokaren 13. edizioa egingo dute bihar. Hainbat osagai dauzka azoka honek; bildumak eta antzinako gauzak erakutsiko dituzte. Horixe da azokaren berezitasuna. Udalaren Elorrioko Udak egitarau oparoaren barruko ekimena da, eta Agustin Urizar antolatzaileak esan du urtero giro ona egoten dela plazan.
Bihar, 22 postu ipiniko dituzte 09:00etatik 14:30era bitartean. Auto eta moto klasikoak, antzinako liburuak, filatelia... Herriko zenbait margolarik ere erakutsiko dituzte euren lanak, Urizarrek azaldu duenez. Herriko zein kanpoko bildumazale ugari batu ohi dira, eta bihar ere horien topagune bihurtu gura dute.