Bildu koalizioak auzolana deitu du bihar goizerako

Anboto 2013ko eka. 21a, 09:54

Elorrioko Bildu udal taldeak auzolana antolatu du bihar goizerako. 08:30ean ipini dute batzeko ordua, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei

Elorrioko Bildu udal taldeak auzolana antolatu du bihar goizerako. 08:30ean ipini dute batzeko ordua, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

 

Lan bi egingo dituztela aurreratu dute, garbiketagaz lotutakoak: Angioko errota eta inguruetan bata, eta Ariñotik San Agustinera doan erreka tartean bestea. Beharrerako arropa egokia eta eskularruak eroateko eskatu dute, eta errota garbitzeko, sardeak, aizkorak eta antzeko tresnak beharko dituztela ere esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!